XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xalbador sariaren irabazle
Martin Iturbe, plazarik gabeko bertsolaria.

Sariketa honetan betikoa den Martin Iturbe apaiz Ikastegietarrak irabazi du, hirugarren aldiz, azken sei urte hauetan Iruñeako Udal Aurrezki Kutxak antolatu ohi duen Xalbador literatur lehiaketa, Euskal Herriko ohitura eta kondaira zaharrak jasotzen dituzten idaztiei zuzendua.

Oraingo honetan, beste bitan Arrantzaleak eta Nekazariak lanei esker sari hau jaso duena Ez jakinen jakinduriari buruz luzatu da 26 orritan zear, sei lantxotan bere jaiotetxean hainbat aldiz entzundako kontakizunak txukundu eta bertso eder bihurtuz.

Ni, beti baserritarra
Ikaztegietako Munoa gabeko baserrian jaio zen orain dela 50 urte urte 35 zituela idazten hasi zen apaiz hau, Hondarribian gaurregun.

Ikasle kaskarra naiz ni, eta baserritik jaso ditut bai gaiak, bai euskara, zioen, hori bai, bakarka, nere hizkuntza landu eta penteatzen saiatzen naiz, baina baserrikoa da, ni bezala.

Bertsotan idatziak ziren Xalbador lehiaketara aurkeztu dituen bi lanak, irabazlea eta Ohiturak zelakoa.

Honakotxe honek irabaziko zuela uste nuen batenbatek irabaztekotan, askoz ere borobilagoa iruditzen baitzitzaidan.

Baina, bai batean, bai bestean, bertsoak dira Martin Iturbek aukeratu duen espresio bidea.

Hau gauza neri gertatzen zaidana, prosan askoz ere lasaigo idatzi, baina sari guztiak olerkiekin irabazi.

Halere, bat dauka prosan idatzitako ipuin sorta eder bat, beste zenbaitek bezala, argitara eman gabe.

Ipuinak idazterakoan, guztiz idazle baikorra naiz, ipuinak amaiera ona izan dezaten saiatzen naiz, ba dago nahiko gaitz ipuinetatik kanpo....

Saritua izan den lan honetan, Iturbek bere bertsoak osatzeko erabili duen puntuak txalo franko jaso du.

Zenbaitsuk, zortziko txiki ala nagusian idatzi ditu, baina, beste asko, bederatzikotan, era guztiz zail eta lokarriz betetakoa.

Bertsotan ere ibilia naiz, bota nituen sei bertso Lasarte eta Uztapiderekin, baina ez naiz ni horretarako jaio.

Berandu nabari zion bere buruari idazle sena Martin Iturbek.

Hizlaria nintzen ni, mingain arinekoa, eta ez nintzen 35 urterarte idazten hasi.

Hamabost urte nahikoak izan dira Irungo Hiria bi bider irabazteko, El Sition saritua izateko, itzulpenetan aritzeko... sariz betetako karreratxo bat osatzeko.

Dena den, lotsari eta apal samarra dugu plazetan kantatzen ez duen bertsolari hau bere lanak gordeta dituen idazlea: Orain lanak argitara ematea pentsatua dut, baina beti beldurra izan dut, nahiko onak ez zirela pentsatuz.

Behar bada, horregatik izango da lehiaketa eta antzekoetan parte hartze hau.

Sari bat irabazitakoan, agiri bat daramazu nolabait, aritu eta trebeak direnen baieztapena, garanti antzeko bat....

Martin Iturbe, 35 urtetan hasitako idazlea.